BERTSOLARITZA ESKOLAN

2006-12-03

Ipuina bertsotan


Ekintza polita bezain erraza, garain honetan egiteko aproposa, gabonetako ikastetxeko jaialdian txertatuz oso dotore geratzen dena.

Sekuentzia honelakoa izan daiteke:
- Ipuin ezagun bat aukeratu ( Edurne Zuri)
- Istorioa 6 sekuentzietan banatu
- Sekuntzia bakoitzari dagozkion bukaerak eta oinak jarri guztien artean
- Umeak 6 taldetan banatu eta bakoitzari dagokion sekuentziaren bertsoa osatzeko esan
- Bertsoak buruz ikasi eta entsaiatu gabonetako jaialdian abesteko

Hona hemen aste honetan bertan nire gelako neska- mutilek egindakoa:

EDURNE ZURI BERTSOTAN

Edurne zuri dago
ama gabe, hara
aitari esaten dio
triste bizi zara
Emakumea hartzen du
emazte erara
baina ama ordea
sorgin gaiztoa da

Ispilu bat badauka
egiten distira
goizero egoten da
begira-begira
Ni bezain neska ederrak
inon ba al dira
munduko politena
Edurne zuri da

Erreginak nahi luke
bere heriotza
ehiztariari ematen
dio diru poltsa
Nola sartu neskari
labana zorrotza?
ta eramaten dio
basurde bihotza

Edurne beldurtu da
hainbat zuhaitzekin
eta gero nahastu
animaliekin
Etxe bat aurkitu ta
garbitzeari ekin
oso pozik bizi da
zazpi ipotxekin

Goizean agertzen da
sorgina atean
ematen dio jana
berak bapatean
Edurna erortzen da
beraren aurrean
ta lotan gelditzen da
sagarra jatean

Printzea Edurne zuriz
dago txundituta
esnatu nahi du neska
ta hasi da muxuka
Hau esnatzean dago
hain maiteminduta
eta bukatzen dute
biak ezkonduta

Doinua: Markosek egin eban


1 Comments:

At 9:08 PM, Blogger Karmele García said...

Joxe blog-zaleari


Internet da klabea

Joxeren bizitzan

"2 punto cero" daki

2ko tablan gisan

ez dakigu jefeak

hain pozik dabiltzan

lan orduak pasako

baititu blog-gintzan



Blogeroen joera

badakigu guk'e

besteen ideiekin

euren bloga bete

hemendikan aurrera

jakin behar zenuke

gure elkarrizketek

copyright-a dute

Ondo dakizunez, ni oso txarra naiz bertsoak egiten; horregatik,hauek enkargatu nituen honako helbidean:
http://www.argia.com/blokak/garialea/
ETA GAINERA DEBALDE

 

Post a Comment

<< Home