BERTSOLARITZA ESKOLAN

2006-11-19

Bertsolaritza ikasgelan, zertarako?


1. Euskara aberasteko. Hitzen jolasa denez izugarri aberasten da hiztegia, egoera bakoitzari buruz hitz aproposak aukeratzera behartzen gaituelako.
2. Hikuntzaren erregistro ludikoaz, ez formalaz jabetzeko. Edozein gairi buruz ari zaitezke eta bizi dituzun egoera guztiak izan daitezke aproposak bertsoak egiteko.
3. Memoria lantzeko. Gaitasun hau baztertzeko joera dago hezkuntza modernoan, baina badakigu beharrezkoa dela bere garapena ere. Bertsoak eta koplak buruz ikasiz memoria lantzeko aukera hor dugu.
4. Pentsamendua egituratzeko. Bertsoak mezuak emateko egiten dira eta horretarako burua estrukturatu egin behar du ikasleak, logika erabiliz.
5. Sormena garatzeko. arrazoiak ematerakoan argibide gisara adibideak jarriz, konparazioak eginez edo egoera bereziak imaginatuz.
6. Jende aurrean hitz egiten ohituratzeko. Egindako produkzioak jende aurrean kantatuz, gela barruan batzutan eta jendetza baten aurrean bestetan, ikastolako jaialdietan esaterako, lotsak gainditzea lortuko da.

1 Comments:

At 8:26 PM, Blogger Mertxe said...

Aupa Joxe!
Nire ustez bi arrazoi garrantzitsu aipatzea falta zaizu:
Bata, euskal kulturaren ondarea dela; eta bestea, bertsolaritza, gure haur eta gazteentzat aisialdirako aukera bat dela kirola, marrazketa eta musika diren heinean.

 

Post a Comment

<< Home